Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2018

5. SAIOA (2018/03/13)

Saio honetan, programazioari buruz hitz egin dugu. Programazioa, antolatuta dagoen zerbait da eta ezugarri hauek ditu: Jarduerak Helburuak Baliabideak Planifikazioa Abiapuntua Denbora Lan taldea Irakaslea Ikasleen interesak Edukiak Nola ordenatu dena Arazo-egoera berriz, Roegiers, 2003: "testuinguruan kokatutako informazio multzoa da; aldez aurretik erantzuna bistakoa ez duen ataza jakin bat egiteko erabili behar dena" Heziberrin oinarritu gara arazo egoerak ikusi ditugunean eta egoerari aurre egiteko ereduak honako puntuak zituen: Testuingurua Arazoa Xedea Helburuak Ataza Jarduerak Adibide bezala: Komuneko arazoak zituen ikaslea. Etorkin bat gelara dator eta ez daki gure hizkuntza. Udaletxeak banatzen zituen egutegiak ez dira gela guztietarako iritsi.

4. SAIOA (2018/03/07)

Laugarren saio honetan, bi bideo ikusi eta komentatu ditugu eta curriculum ezkutuari buruz irakurri eta hitz egin dugu. Lehenengo bideoan Eduardo Punset eginiko elkarrizketa bat izan zen eta bigarren bideoan rakasleen kongresu baten hitzaldia. Bi bideo hauetatik, ideia nagusi hauek atera ditugu: Eskolaren zetzua berreskuratu behar da. Hezkuntzaren helburua, umeei bizitzarako gaitasun eta konpetentziak irakastea edo garatzen laguntzea da. Garrantzitsuena ikasleei eskemak egiten, kontzeptu mapak, bere kabuz pentsatzen irakastea da, batez ere jasotako informazioa bereganatu eta zurae egin, zure erara esateko. Sentimendu eta emozioen komunikazioa garatzea beharrezkoa da. Irakasleak beraien lan egiteko modua aldatu behar dute, ikasleak protagonistak eginez eta egiten ikasiz. Praktika eta esperientziaren bitartez ikasi egiten da. Aldakuntza gertatzeko era koperatibo batean lan egin behar da. Jakintza horizontala, berdinen artean egiten da jakintza. Edozein moment...

3. SAIOA (2018/03/06)

Hirugarren saio honetan, gelan ikasle batek testu bat irakurri du eta gelakide guztiak ideia nagusiak komentatu izan ditugu. Ateratako ideia nagusiak honako hauek dira: Hezkuntza eta gizartea aldatzeko, gizarteak aktiboki parte hartzea eskatzen du . Nahiz eta sistema aldatu, curriculum ezkutua berdina izango da. Beraz,  pentsamendu kritikoa garatu eta erabili behar da eta elkarlanean lan egin, besteengandik entzun eta ikasi eta besteeak guregandik. Hezkuntzaren helburua gizartea hobetzea da . Horretarako, irakasleak kritikoak izan behar dira, etengabe formatzen egon behar dira, bakoitzaren hutsuneak betetzeko eta irakaslea pertsona konprometitua izan behar du, bere lanarekiko konpromisua hartzen duena. Motibazioa ren bidez, gelan, ikasleak parte hartzeari sustatu behar da. Irakaslea motibatuta egon behar du, motibazio hori transmititzeko eta ikaslearen ikasteko grina pizteko. Hau bizitzaren egoera ohikoetatik eta ikasleen intereseetatik abiatuz lortu daiteke. Azkenik...

OBJEKTUAK CURRICULUMEAN

Irudia
Haur hezkuntzako curriculum dekretua irakurri ondoren, guk ekarritako objektuekin lotura duten helburu, eduki eta ebaluazioak zehaztu ditugu. Haur batengan duen garrantziaz ohartaraziz.  Guk erabilitako objektuak atxikimendu argazki bilduma eta hiru argazki dira. Lehena, ume bat dantzan, bestea inauterietan eta azkena, haur bat gelan errutinak eginez. Lehenik eta behin curriculumean aurkitu ditugun helburu nagusiak gure argazkiekin eta argazki bildumarekin erlazioa dutenak hauek dira. Argazkietan eta bilduman norberaren nortasuna eraikitzen dela ikusten da, bilduman familiaren irudiak eta norberaren bizipenak azaltzen dira eta gainontzeko argazkietan eskolako jarduera ezberdinak, gure pertsona osatzen lagundu digutenak.  Inauterietako eta haur bat dantzan agertzen diren argazkietan, bakoitzaren gorputza ezagutzea; ahuleziak eta ahalmenak onartzea,koordinazioa eta zentzumenak garatzen dira. Lau objektuetan ere, segurtasun afektiboa (iraka...