OBJEKTUAK CURRICULUMEAN


Haur hezkuntzako curriculum dekretua irakurri ondoren, guk ekarritako objektuekin lotura duten helburu, eduki eta ebaluazioak zehaztu ditugu. Haur batengan duen garrantziaz ohartaraziz. 



Guk erabilitako objektuak atxikimendu argazki bilduma eta hiru argazki dira. Lehena, ume bat dantzan, bestea inauterietan eta azkena, haur bat gelan errutinak eginez.










Lehenik eta behin curriculumean aurkitu ditugun helburu nagusiak gure argazkiekin eta argazki bildumarekin erlazioa dutenak hauek dira. Argazkietan eta bilduman norberaren nortasuna eraikitzen dela ikusten da, bilduman familiaren irudiak eta norberaren bizipenak azaltzen dira eta gainontzeko argazkietan eskolako jarduera ezberdinak, gure pertsona osatzen lagundu digutenak.


 Inauterietako eta haur bat dantzan agertzen diren argazkietan, bakoitzaren gorputza ezagutzea; ahuleziak eta ahalmenak onartzea,koordinazioa eta zentzumenak garatzen dira. Lau objektuetan ere, segurtasun afektiboa (irakaslea/haurra; familia/umea) finkatu eta eguneroko bizitzan dauden egoeraz gozatzen da. Gainera, errespetua da lantzen den beste oinarri nagusi bat, bai norberarekiko, bai bestearekiko. Azkenik, gelan errutinak landuz, eguneroko ohiturak ikasi eta barneratzen dira.

Objektuetan aurkitzen ditugun eduki komunak, informazioa identifikatzea, lortu, ulertzea, berreskuratzea eta adierazten ikastea dira. Ekintzen emaitzak lortzeko aurretik planifikazioa, ideien antolaketak, pertsonen arteko komunikazioa behar da. Emaitza onak lortzeko, elkarlana eta lankidetza ezinbestekoa da eta horretaz gain, gatazken kudeaketa eta gure gorputza eta emozioen autoerregulaketa ikasi behar da.

Guk ekarritako argazkiak kontutan hartuta, hauek dira garrantzia duten puntuak. Lehenik eta behin, norberaren gorputza eta nortasuna eraikitzea da, hau da, bakoitza den bezalakoa onartzea. Horretarako argazki bilduma oso baliagarria da, bertan norberaren argazkiak eta besteenak daudelako.

Ondorengo puntuak, norberaren ahalmen motorretan konfiantza izatea eta  eskuen erabilera fineko trebetasunak koordinatzen eta kontrolatzen hastea dira. Puntu hauek elkarrekin jarri ditut erlazionatuta daudelako. Hauek, taldekide batek ekarritako argazkian oso nabariak dira. Bertan, haur hezkuntzan zegoenean dantza egiten ikusten zaio.

Bukatzeko, eguneroko bizitzako lanetan interesa izatea da. Honek erlazio handia dauka gelan agertzen diren haurren argazkiarekin, hau da, bertan gelakide guztiak egunero borobil batean egoten dira eta bakoitzak bere izena eta argazkia trenan jarri beharra dauka. Beraz ohitura bezala hartu daiteke, egunero gustura egiten duten ekintza bat delako.


 Ekarritako argazkiak kontutan hartuta, ikusi dezakegu  enpatia-jarrerak izaten hasten direla, hala nola, haurrak denok elkarrekin borobilean daudenean eta elkarrekin gauzak egiten dituztenean baita ere. Honekin batera, oinarrizko jokabideak izaten hasten dira, hain zuzen ere, haur guztiok egunero, bere izena eta argazkia trenean jartzeko,  besteen txanda errespetatzen dutenean. Beraz, argi dago haurrek ere ardura txikiak hartzen dituztela eguneroko bizitzan, batez ere, aipatu dudan argazkian.

Lehenik eta behin, aipatzekoa da hainbat puntu kontutan hartu ditugula curriculumarekin erlazionatuta daudenak.

Lehenengoa, norberak zer ezaugarri eta bereizgarri dituen jakitea da, hain zuzen ere, nolakoa den ikustea. Hori, argazki bildumean ikusi daiteke. Bertan norberaren argazkiak eta bere familiako kideenak daude. Beraz, norbera nolakoa da eta besteekin konparatuta, gainerako pertsonekiko diferentziak eta antzekotasunak identifikatu daitezke.

Bigarrena, gorputzak oinarrizko zer beharrizan dituen jakitea eta haiek adieraztea da. Hau dantzatzen ageri den argazkiak ikusi daieteke. Azken finean, dantzatzen duzunean, norberaren beharrak eta ezaugarriak jakiten dira. Honekin lotuta, baita ere  kontutan hartzen dira norberaren ahalmenak eta mugak. Hau ere iñauterietako argazkiarekin lotu daiteke, jantzia egiterako momentuan adibidez.

 Hirugarrena, eguneroko bizitzako lanak egiteko ekimena izatea da. Hau adibidez, haurrak gelan daudenean ikusi daiteke, hau da, bakoitzak bere argazkia eta izena  trenean jartzerakoan. Hasieran laguntzarekin egiten dute baina gero autonomia gehiago izaterakoan bakarrik. Honek ere beste puntu batekin zerikusi handia dauka, hain zuzen ere, antolatzeko, konstantea izateko, arreta jartzeko, ekimena hartzeko eta ahalegintzeko ohiturak eta jarrerak lantzen hastea izeneko puntuarekin. Azken finean ohitura bat jarraitzen dutelako.

Inauterietako argazkian jarduera soziokulturalak, norberak egiten duena eta norberaren nortasun zeinuetako batzuk ezagutzen dira. Beste objektu guztietan afektua, enpatia eta harremanak lantzen dira.

Azkenik ebaluazio irizpideak eta adierazleak ditugu.

Gure objektuekin zentzumenak eta haiek sortzen dituzten sentsazioak ezagutzen ditu haurrak. Alde batetik, dantza eta errutinarekin zentzumen guztiak landuz eta bestetik, argazki bildumarekin ukimena eta begirada. Espazio-nozioak erabiliz bere burua eta objektuak kokatzeko.

Gure irudietan ikusten diren ekintzekin, haurrak gero eta gehiago kontrolatzen du gorputza, bertan dantzatzen eta ibiltzen ari delako. Honela, geroz eta trebetasun gehiago eskuratuz.

Trebetasunarekin batera, haurrak autonomia handiagoaz ebatzi eta egingo ditu ekintzak; espazioak, materialak, eta tresnak koordinazio handiagoz kontrolatuz.
Irakasle eta familiaren laguntzaz sortzen zaizkion arazo-egoerak erraz ebatziz.

Errutinak egiten ari diren argazkiarekin lotuaz, haurrek objektuen ezaugarriak eta haien portaera fisikoaren loturak egin ditzake. Errutinarekin ere, haurrak oinarrizko denbora-nozioa erabiltzen ikasiko du bere egitekoa antolatzeko.

Ebaluazio irizpidearekin amaitzeko, haurrak gizarteko hartu-emanetan parte hartzen du, bertako arau batzuk betetzen, txanda itxaroten eta agurtuz adibidez. Eta tradizio kulturalen jardueretan parte hartzen du, euskal dantza eta inauteriak esaterako.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

14. SAIOA 2018/04/24

13. SAIOA 2018/04/18

15. SAIOA 2018/04/25