3. SAIOA (2018/03/06)

Hirugarren saio honetan, gelan ikasle batek testu bat irakurri du eta gelakide guztiak ideia nagusiak komentatu izan ditugu. Ateratako ideia nagusiak honako hauek dira:

  • Hezkuntza eta gizartea aldatzeko, gizarteak aktiboki parte hartzea eskatzen du. Nahiz eta sistema aldatu, curriculum ezkutua berdina izango da. Beraz,  pentsamendu kritikoa garatu eta erabili behar da eta elkarlanean lan egin, besteengandik entzun eta ikasi eta besteeak guregandik.
  • Hezkuntzaren helburua gizartea hobetzea da. Horretarako, irakasleak kritikoak izan behar dira, etengabe formatzen egon behar dira, bakoitzaren hutsuneak betetzeko eta irakaslea pertsona konprometitua izan behar du, bere lanarekiko konpromisua hartzen duena.
  • Motibazioaren bidez, gelan, ikasleak parte hartzeari sustatu behar da. Irakaslea motibatuta egon behar du, motibazio hori transmititzeko eta ikaslearen ikasteko grina pizteko. Hau bizitzaren egoera ohikoetatik eta ikasleen intereseetatik abiatuz lortu daiteke.
  • Azkenik, haur hezkuntzako ezaugarri garrantzitsuenetarikoa autonomia da. Gaur egun asko hitz egiten da haurraren autonomiari buruz baina errealitatea da askotan umearen autonomia mozten dela eta ez gara ezta konturatzen. Adibidez, goizetan gurasoek 10minutu lehenago haurra jaiki ordez, korrika eta presaka gurasoa haurra jantzen bukatzen du. Haurra gai da arropa janzteko, baina behar duen denbora ez dagoenez, gurasoak egiten du eta horrela azkarrago bukatzen du.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

14. SAIOA 2018/04/24

13. SAIOA 2018/04/18

15. SAIOA 2018/04/25