16.SAIOA 2018/05/08

Programazioen aurkezpenekin jarraituz, gaurkoan, Uraren erabileraren inguruko aurkezpena izan da euren gaia.

Bertatik, hauek izan dira hautatu ditudan ideia aipagarrienak:

1. Haurrek eskolan, uraren erabilera desegokia egiten dute.
2. Hortaz, irakasleek bilera bat egitea pentsatu dute.
3. Helburua: Uraren erabilera egokia bereganatu haurrei (hortzak garbitzeko, uraren erabilera animali      eta landaretan...).
4. Urtaroak ere landuko dituzte haurrekin uraren erabilera lantzeko.

Amaiaerako xedea honako hau izan da:

Uraren inguruko marrazki bat egin behar izan dugu gelan, ondoren ikastetxeko komunetan eta pasiloetan jarri ahal izateko. Uraren erabilerak duen garrantzia azpimarratuz, eta hortaz, jendea ere jabetu dadin.




                                                    Resultado de imagen de cuidemos el agua dibujo                               
                          



Jarraian, beste talde bat programazioaren inguruko aurkezpena egin digu.

Gaia: Ikusmen urritasuna duen haur berri bat dago.

Honek, beste haurrengan jakinmina piztu du.

Beraz, hezitzaile bezala haurrekin honako puntu hauek lantzea egokia litzatekela pentsatu dute:

1. Gaia landu
2. Ikusmen urritasuna duen umearen gaitasunak errefortzatu
3. Inklusibitatea sustatu

Amaitzeko, jolas bat sortu dute zapi baten laguntzaz eta binaka.


Resultado de imagen de ikusmen urritasuna
                                



Amaitzeko,azkeneko aurkezpenaren gaia, haur bat mututasuna du. 

Bertatik, hauek izan dira aipagarrienak iruditu zaizkidan ideiak:

- Helburua: Umea eta gainontzeko haurrak ondo sentitzea
- Hezkuntza umeen interesetatik abiatuta egoteak duen garrantzia
- Ez gara konturatzen, kasu honetan mutua den ume horrek izan ditzakeen zailtasunez

Aurkezpen oso aberasgarria izan da nire ustez, izan ere, jarraian egin dugun jardueran, momentxo batez, ume horien azalean jartzeko aukera izan dugu.

Jarduera honako hau izan da:

Norberak euren oinetakoak kendu, erdian utzi beste oinetakoekin batera, eta ondoren begiak itxiz beste norbaiten zapatilak hartu behar izan ditugu. Horiekin, buelta bat eman behar izan dugu, hitz egin gabe.






                            

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

14. SAIOA 2018/04/24

13. SAIOA 2018/04/18

15. SAIOA 2018/04/25